jueves, 31 de mayo de 2012

Asteartean, goizean, eskolako ikasleak joan ziren Udaletxera 2011-2012 ikasturtean biodibertsitateari buruzko ekintzak, horren inguruan hartutako konpromisoak eta udaletxeari gai horri buruzko proposamenak aurkeztera. Orain zuei azaldu nahi dizuegu bertan hitz egindakoa.

martes, 20 de marzo de 2012





Otsailaren 28an, Adunako udal ordezkariekin elkartu ginen orain arte eskolan hartu ditugun konpromisoak noraino bete ditugun aztertzeko. Hona hemen egun horretan esandakoa eta argazkiak: 
ADUNA 2012-02-28 AGENDA 21EKO KONPROMISOAK
 Aztertu ditugu bai zuek eta bai guk azken urte hauetan gure ingurumena zaintzeko hartutako konpromisoak eta esan dezakegu betetze maila oso altua dela. Hala ere, gaur bildu gara hemen hau dena hobetzearen alde: HONDAKINEN KUDEAKETA
 • Eskolako geletan hiru ontzi ezberdin ditugu. Honetaz gain, beste motatako materialak, grapadorak, karpetak e.a garbigunera eraman ohi ditugu. Kartutxoak eta tonerrak berrerabiltzen ditugu. Etorkizunera begira kudeaketa sistema aldatzen bada, saiatuko gara eskolan ere gehiago bereizten. Adibidez, eskolako sarreran ontzi bat jarriz zabor organikoa soilik botatzeko.
 • Ezarri nahi duzuen hondakinen kudeaketa sistema berrian , gure ustez, parkea eta frontoian beste motatako ontziak jarri beharko zenituzketela, bereizteko, plastikoa eta organikoa. Horiek baitira gehien sortzen diren hondakin mota.
 • Hondakinez hitz egiten , beste hondakin mota bat sortu da, zigarrokinak. Tabernaren kanpoan eta soziedadearen kanpoan, gure ustez, hondarrez betetako ontziak jarri beharko lirateke.
 KONTSUMOA
• Jakin badakigu, ez dela ona gauza berri asko erostea eta bigarren eskuko gauzak erabili ditzakegula.Berez, askotan erabiltzen ditugu besteek ematen dizkiguten arropa. Hala ere, ez daukagu ohiturarik Billabonara jaisteko 2. eskuko azokara.
• Ikasleok ez daukagu Baserri taldearen berri. Guraso gehienek inguruko jendearengandik( bai baserri, bai dendak) erosten dituzte barazkiak. Ikasleek ez dakite ezer dauden kontsumo taldeei buruz, eta ikasle gehienen ustez, bere gurasoek ere ez dakite. Horren ondorioz, iruditzen zaigu Udalak betetzen dituen hainbat ekimen ez direla herritarrei heltzen. Informazioa pasatzen bada ere.
• Herrian azoka antolatzeko baliabideak ez izatea tamalgarria da; giro polita sor daitekeelako herrian azoka egunetan.
URA
 • Guk oso ondo betetzen ditugu hartutako konpromisoak. Baina konturatu gara bai parkeko iturria eta bai eskolako komunetan dauden iturri automatikoak denbora gehiegi irauten dutela irekita eta behar bada hori gutxitu zitekeela.
 • Aspaldian banatutako poltsak, zisterna barruan sartzeko, berriro banatzea ez legoke gaizki. Jende askori behar bada apurtu zaizkie edo orain bizitzera etorri diren biztanle berriek ez dakite ezer .

GURE ALDETIK HOBETZEKO DAUKAGUNA
Hainbat konpromisoak hartzen ditugula eta urte batetik bestera ahaztu egiten zaizkigu . Hori hobetzeko pentsatu dugu:
• TXOKO BERDEAN JARRIKO DITUGU HARTUTAKO KONPROMISOAK ETA ASTERO EDO BI ASTEAN BEHIN BATI ERREPARATUKO DIOGU.
• KURTSO HASIERAN NAGUSIEK TXIKIENEN GELETATIK PASAKO DIRA, HAINBAT KONPROMISOAK GOGORAZTEKO .
Hau dena amaitu eta gero gustatuko litzaiguke jakitea ea dakizuen zerbait DIPUTAZIOAK egin behar zuen bide gorriari buruz.
Mila esker zuen arretagatik