Hemen daukazue hainbat argazki zuen seme alabekin hausnarketa egiteko eta gure jan ohiturekin alderatzeko: zer jaten dugun, zenbat jaten dugun eta zenbat gastatzen dugun.
Honekin batera bi ohar:
Herrialde garatuetan biztanle bakoitzeko eta eguneko 3800 kaloriak kontsumitzeko elikagai haina ekoizten dira - dieta osasuntsuak 2350 kaloriak jatea aholkatzen du- . Horietako elikagai asko zaborretara botatzen badugu ere, gehienak jan egiten ditugu.
Herrialde garatuetan beharrezkoa dena baino askoz haragi gehiago jaten dugu. Europan, urteko eta pertsoneko 90 kilo haragi gehiago jaten dugu.